Orioko Udalaren oharra terraza duten ostalarientzat

Udalak oharra kaleratu du terraza daukaten ostalarientzat, ezarritako neurriak zorrotz bete ditzaten eskatzeko.

Oharrak honela dio:

COVID-19ak sortutako egoera dela-eta, terrazak jartzeko arauak malgutu egin zituen Orioko Udalak, ostalariei erraztasunak emateko.

Deskonfinamendua bukatu arte aplikatuko ditugu arau malgu horiek, baina gogorarazi nahi dizuegu zorrotz bete behar dituzuela baldintza hauek:

  • Guztiz debekatuta dago terrazarekin oztopatzea garajeetako edo beste establezimenduetako sarrera-irteerak.
  • Oinezkoen pasabidea erabat libre utzi behar da (gutxienez, 2 metroko zabalera utzita).
  • Derrigor bete behar dira ostalaritzako ordutegiak, udal-ordenantzak adierazten duen bezala.
  • Segurtasun- eta higiene-neurriak zorrotz bete behar dira: mahaien desinfekzioa, pertsonen arteko segurtasun-distantzia, zerbitzarien autobabeserako materiala‚Ķ
  • Egunaren bukaeran terrazek jasota gelditu behar dute.

Deskonfinamenduaren faseak bukatzen direnean, gaur egungo terrazen azterketa egingo du Udalak eta ez du onartuko neurriz gaineko terrazarik edo udal-ordenantza betetzen ez duen terrazarik.