Orioko estropada aurreikusitakoa baino ordubete goizago jokatuko da. 18:00etarako programatuta zegoen; baina, ETBren exijentziaz, 17:00etan jokatuko da azkenean.
Abuztuaren 30ean, larunbatarekin, jokatuko da Orioko XI. ikurrina, Inmobiliaria de Oriok babesten duena.
TKE ligako estropada hau Orioko hondartzan jokatuko da, arratsaldeko bostetan hasita.
Estropadaren antolatzaileak Orioko Udala eta Arrun Elkartea dira