Ostiral gauean, abuztuak 29, AK taldearen kontzertua izango da Orioko K2 tabernan, gaueko hamaiketan hasita.
AK taldea (Automatic Kalashnikov) Lapurdikoa da eta musika gogorra egiten du: hip hop, hardcore, noise, metal?
Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da, eta sarrera doan izango da. ?Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da Orioko hainbat tabernatan ostiral gauetan ?hilaren azken ostiralean, urtean zehar; eta astero, udako uztail-abuztuetan?. Helburua giro goxoa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.
Lau taberna hauek parte hartzen dute aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: K2, Koasta, Goizeko eta Salatxo.