ORION 2008! JAIALDIA UZTAILAREN 4TIK 6RA BITARTE

Orion 2008! jaialdia uztailak 4tik 6ra bitarte izango da Orion. Hiru eguneko festa honen helburua ahalik eta familia gehien Orion antolatuko diren hainbat ekitaldi ezberdinetan elkartzea da. Jaialdi hau Oriaren ibai-ahoan antolatuko da, 33.000 metro karratuko zabaldegi batean. Bertan gradak, eta pistak ezarriko dira puntako edo harriskua duten kirolak egiteko, jatetxeak, jolas guneak, haurrentzako tailerrak eta beste zenbait aktibitate ere egin ahal izango dira.

Atzo prentsaurreko batean festibal hau antolatzen ari direnek azaldu zutenez kanpoan egingo diren hainbat aisialdiko ekintzetan familia ugari elkartzea da festibal honen nahia. Jon Redondo alkatearen aburuz, ?honelako oihartzuna izango duen ekitaldi handi bat Orion antolatzea pribilegio handi da guretzat. Gainera, momentu hauetan Gipuzkoak bizi duen berrikuntza aro honetan Orion! jaialdi berezi honek berebiziko garrantzia du eta iniziatiba berritzailea da, familia osoarentzat egokituriko proiektua?.

Oriora iristeko autobus eta tren bereziak ezarriko dira egun horietan jendeari ahalik eta erraztasun gehien emateko asmotan. Jaialdi honen 3 egunetan Orio Europako Wakeboard txapelketako egoitza bihurtuko da. Kirol modalitate honetako eski nautikoko federazio espainiarrak oniritzia eman dio bere txapelketako egitarauan Orio sartzea eta bertan egingo diren probek nazioarte mailan puntuatuko dute. Jon Idiakez, ekitaldi honetako promotorearen eta Promueve enpresako gerentearen esanetan, ?olatu artifizialak sortuz tabla gainean egiten den uretako eski modalitate kurioso eta harrigarri honek diseinatu berri dugun proiektu honetan bere lekua duela iruditzen zaigu eta familietako kide guztientzat erakargarri izan daitekeela uste dugu. Itsasontzi berezi batek uhain ikaragarri bat sortzen du eta kirolariak hainbat mugimendu egin ditzake uhain horren gainean, ikuskizun harrigarria da benetan?. Jon idiakez proiektu honetan Orioko udalaz aparte Get In eta Arista enpresarekin batera jardun da lanean.

Txapelketa honez gain, bertara hurbiltzen diren haur eta helduek kirol hau probatzeko aukera izango dute. Gradak batzuk ezarriko dira txapelketako probak eta beste hainbat ekitaldi ikusteko Orioko ibai ertzean, besteak beste, wakesurfa. Modalitate honetan txapeldun diren Israel Planas, Luis Bequeriaux edo Enric Dosta Orion izango ditugu.

Motoen saltoak gustuko dituztenek ere Orion ikusteko aukera izango dute egun horietarako egokituko den pista berezi batean. 25 metroko luzera eta 4 metroko altuera izango duen ranpa bat ezarriko da eta beste bat 14 metro eta 8koa jauzi bertikalagoa lortu ahal izateko. Indiakezek azpimarratu zuenez herriko freestyle proba onenen antolatzailearen laguntza izan dugu proba honetarako, alegia Ilunben antolatzen duen ikuskizun ezagunarena.

Monopatinak ere bere lekua izango du jaialdi honetan iksukizun gisa aurkeztuko baita. Skateboarding-eko partehartzaileek kategoria ezberdinetan parte hartuko dute. Ekilibrio, jauzi eta trukoetarako beste pista berezi bat ezarriko da. Haurrek kirol modalitate berezi hauek saia ditzaten tailerrak izango dituzte eta bertan monitore espezializatuak izango dituzte laguntzen.

Eskaintza gastronomiko ezberdinak bilduko dituzten hainbat karpa ezarriko dira eta deskantsurako beste gune bat ere sortuko da. Horrez gain, moda desfileak ikusteko aukera ere izango da eta haur txikienentzat txoko bereziak egokituko dira: puzgarriak, tailerrak, eskulanak, pallasoak, Betizu behien ikuskizuna, magia, tren txu txu eta beste hainbat ekitaldi izango dituzte txikienek beti ere monitorez lagunduta.

Informazio gehiago: www.orion2008.com