Bideo-forumeko emanaldia ostiralean: Once

OZK taldeak antolatuta, bideo-forumeko emanaldia izango da ostiral honetan, ekainak 20. Emanaldia kultur etxean izango da, 22:00etan hasita.

John Carney zuzendari irlandarraren filma da OZK-k denboraldiari amaiera emateko aukeratu duena. John Carney musikari izandakoa da zinemaren munduan hasi aurretik eta, horregatik-edo, musikak toki berezia dauka bere film honetan. Gidoia ere berak idatzia da eta filmak publikoaren saria irabazi zuen Sundance Festival lehiaketan. Filma soil-soila da; funtsean, maitasun istorio polit bat da, musikaren gaiaz baliatzen dena. Arina da eta ikusterraza oso.

Informazio gehiago filmari buruz:

Gaztelaniaz:

http://www.contrapicado.net/critica.php?id=242

Ingelesez:

http://www.imdb.com/title/tt0907657/

Filma 22:00etan proiektatuko da kultur etxeko areto nagusian.