Orion Jai! festa izango dugu larunbatean

Gaur eguerdian prentsaurrekoan aurkeztu dute larunbat honetan Orion izango den Orion Jai festa.

Prentsaurrekoan Igon Lertxundi, arraun elkarteko presidentea, Jon Redondo alkatea, Leire Arcelus Inmobiliaria Txurrukako arduraduna eta Julio Aranburu sokasaltoan arituko dena izan dira.

Larunbateko egitaraua honako hau izango da:

12:00 – 15:00 :Pintxo eta ardo dastaketa herriko plazan.

13:30 : Egunsenti Otxotea abesbatzaren kontzertua Plazan.

17:30 – 18:30 XV. Oriako Traineru jaitsiera.

13:00 ? 17:30 Oria Txaranga

16:00 ? 18:00: KULKI taldearen eskutik haurrentzako Arrantzaleen Jolas eta Jokoen jaia Blinkeko plazan (eguraldi txarrarekin Ikastolako pergolan).

19:00 Julio Aranburu sokasaltoan. Minutu bateko eta ordu erdiko munduko errekorra bete nahian. Herriko plazan.

Animatu eta hurbil zaitezte festera!!!