“Oroimena berreskuratzen Orion” proiektua aurkeztuko dute Udalak eta Lau Haizetara Gogoan elkarteak

Aurkezpen-ekitaldia Orioko kultur etxean izango da martxoaren 12an, asteartearekin, 19:00etan hasita.

Ekitaldia irekia da bertaratu nahi duten guztientzat.

Lau Haizetara Gogoan elkarteak eta Orioko Udalak oroimen historikoa berreskuratzeko proiektua landu dute, 1936ko errebelio militarraren ondorioz eta frankismoan zehar Orioko herriak eta oriotarrek jasan zuten errepresioa aztertzeko.

Proiektuaren helburua da memoria historikoa berreskuratzea eta gertatutako bidegabekeriak erreparatzea.

Antolatzaileek gonbita egiten diete herritar guztiei ekitaldian parte hartzeko.