Udalak ikastaro gehiago antolatu ditu, ‘Zer eta nola birziklatu’ erakusteko

Ikastaro laburrak izango dira, ordubete ingurukoak.

Ikastaroa egin nahi dutenek lau aukera izango dituzte: martxoaren 11n, 13an, 18an eta 20an. Lehenbiziko hirurak euskaraz izango dira eta azkena, berriz, gaztelaniaz.

Oraingo honetan saioak Ikastolako areto nagusian egingo dira.

Saioak 19:00etan hasiko dira eta, esanda bezala, ordu bete inguru iraungo dute. Udalak animatu egin nahi ditu herritarrak parte hartzera.

Ez da aldez aurretik izena eman behar. Nahikoa da egun horietako batean ikastolara agertzea esandako orduan.

Ikastaroa Orioko Udaleko Hondakinen Mahaiak antolatu du.

Gaiak

Ikastaroan materia organikoa birziklatzearen garrantziaz hitz egingo da, edukiontzi marroiaren erabilera azalduko da eta jendeari erakutsiko zaio, baita ere, nola bereizi beste frakzioak: beira, papera, ontzi arinak, ehunak? Birziklatzeak dakartzan onurak ere azalduko dira.

“Ez da marroia. Birziklatzea beharrezkoa da” kanpaina

Ikastaro honekin Orioko udalean ordezkaritza duten hiru taldeek (Bildu, EAJ eta Orainek) eta Orio Zero Zabor taldeak osatzen duten Hondakinen Mahaiak irailean abian jarritako kanpainari jarraipena eman nahi dio. Kanpainak bi helburu nagusi ditu:

? Orioko birziklatze tasa handitzea.

? Birziklatzea errazteko baliabideak ematea herritarrei.