Ostargikoak eskulanekin hasteko prest

Urriaren 1ean, asteazkena, ekingo diote 2008-09 ikasturteari.

Udako oporrak igaro ondoren, ikasturte berria gogotsu hastekotan dira Ostargi taldeko emakumeak.

Urriaren 1ean emango diote hasiera ikasturteari, eta, beti bezala, goiz eta arratsaldez bertako ateak zabalik izango dituzte izena eman nahi duen edozeinentzat.

Goizez eskainiko diren ikastaroak hauek izango dira: erremateak, bolilloak eta pintura ohialean.

Arratsaldean, berriz, hauek: gantxilloa, jantzigintza, brodatuak makinaz, patchworka, lagarterana eta erremateak.

Informazio gehiago: 943 13 44 09