San Pedro jaiak ekainaren 28an hasiko dira, ostegunarekin, eta lau egunez luzatuko dira.
Honako hau izango da festetako programa:
Ekainak 28, osteguna
18:00 Alebinen traineru estropada, arraun elkarteak antolatuta.
19:00 Arraun elkarteko estropalarien aurkezpena Herriko Plazan.
19:00 Pello eta Nikolasa erraldoiak kultur etxetik aterako dira kalejiran txistulariekin batera.
20:00 Txupinazoa Herriko Plazan Zaragueta Herri Eskolaren eskutik.
23:00 Bide Batez taldea plazan.
Ekainak 29, ostirala. San Pedro eguna
11:00 Meza. Parte hartuko dute: Salatxo abesbatzak, parrokiako abesbatzak eta Danbolin Musika Eskolako kantuko taldeak.
11:00 Ostargi taldeak egindako paperezko lanen erakusketa plazan.
11:30 Umeentzako tailer, puzgarri eta jolasak pilotalekuan.
13:00 Salatxo abesbatzaren eta La Jodederaren musika emanaldia plazan.
17:00 Trikitixa txapelketa Herriko Plazan.
17:00 Batel lehiaketa errioan, ikastolako DBH4ko ikasleek antolatuta.
19:30 Sokadantza Herriko Plazan.
19:30 Elektrotxufla elektrotxaranga herriko kaleetan barrena, Bikamiotatik hasita. Eguraldi txarra eginez gero, plazan izango da.
23:00 Bidea musika taldearen kontzertua plazan.
Ekainak 30, larunbata. Antzinako euskal ezkontza
10:30 Emaztegaiaren gurdiaren prestaketa San Nikolas karkaratik plaza aldera. Ondoren, musikari eta dantzariak ibiliko dira kalejiran herrian barrena. Musikariak Benta Zaharreko Mutiko Alaiak izango dira.
11:30 Taloak Esperientziaren Eskolaren eskutik Herriko Plazan.
13:00 Kale Nagusiaren hasieran, zimitorio azpiko arkupean, euskal ezkontza hasiko da.
14:30 Ezkontzako bazkaria plazan, musikariekin (eguraldi txarra egiten badu, pilotalekuan). Musikariak Benta Zaharreko Mutiko Alaiak izango dira.
18:00 Buruhandiak kalez kale.
18:30 Erromeria plazan Elortza eta Larrañagarekin.
23:00 Marlik musika taldea plazan.
00:00 Nogen musika taldea plazan. Ondoren, The Manaty Toys DJ lanetan.
Uztailak 1, igandea
09:00 Umeen eta helduen arteko 3×3 futbol txapelketa egun osoan Mendibeltz Futbol Zelaian, Zaragueta eskolak antolatuta.
12:00 Michael Jacksoni omenaldia Estudio WMren eskutik herriko plazan.
14:00 70 urtetik gorako oriotarren omenezko bazkaria Galerna jatetxean.
17:00 Sanpedrotako haurren eskuzko pilota txapelketako finalak, emakume nagusien gomazko paleta partida, eta sanpedrotako gizonezkoen gomazko paleta txapelketa herrikoiaren finala.
17:15 Pello eta Nikolasa erraldoiak kultur etxetik aterako dira kalejiran txistulariekin batera.
18:00 Potx eta Lotx pailazoak Herriko Plazan.