OHARRA: Hondartzan eta moilan bainatzeko debekua bertan behera geratu da

Osakidetzak ekainaren 20an egindako uraren analisiaren ondoren, Antilla hondartzan eta ibaian bainatzeko debekua ezarri zen, enterococos intestinalis bakterioaren maila onartutakoa baino altuagoa zelako. Gaur egindako azterketak, aldiz, erakutsi du kalitate- irizpideak betetzen dituela urak, [...] Irakurri

Sorgin-dantza egingo da bihar, San Joan Berde egunez

Urtero bezala, Harribil dantza-taldeak antolatutako sorgin-dantza egingo da bihar iluntzean, ekainak 23. Ohiturari jarraituz, sorgin-taldea Kosta tailerretik aterako da kalejiran 21:00etan eta, ondoren, suaren inguruko dantza egingo du ikastola aurreko plazan, 22:00etan hasita.   Irakurri

Orioko Udalak merkataritza sustatzeko plana jarriko du martxan

  Herriko merkataritza sustatzeko asmoz, Orioko Udalak merkataritza-plana jarriko du martxan. Datozen asteetan, herriaren azterketa sakona egingo da, teknologia berriek eta merkataritza-gune handiek tokiko saltoki txikietan izan duten eraginaren neurria zehazteko. Planaren helburua da [...] Irakurri

OHARRA: Debekatuta dago gaur hondartzan bainatzea

Osakidetzak aldiro-aldiro aztertzen du hondartzetako uraren kalitatea eta abisatu berri dio Udalari, azken egunotako euriteen ondorioz, ura zikin datorrela eta gainditu egiten duela enterococos intestinalis bakterioaren onartutako maila. Beraz, segurtasunagatik, debekatuta geratzen da gaur, [...] Irakurri

Udalbatzarra eratzeko bilkura larunbat goizean egingo da

Udal-hauteskundeen ondoren, udalbatzar berria eratzeko bilkura udaletxean egingo da ekainaren 17an, larunbatarekin. Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, 10:00etan hasita, eta gai hauek aztertuko dira: 1.- Adin-mahaia eratzea. 2.- Udalbatzarra eratzea. 3.- Alkatea aukeratzea.   Irakurri

Larunbatean egingo dute Orioko arraunlari beteranoen traineru-estropada

Arraunlari beteranoen La Salve ligako egutegiaren barruan, Orioko estropadaren bederatzigarren edizioa egingo dute ekainaren 17an, larunbatarekin. Badok13 arraunlari beteranoen elkarteak antolatutako proba da eta hiru txandatan jokatuko da, 16:00etan hasita. Salatxo tabernaren parean hasi [...] Irakurri