Harribil dantza-taldeak ikuskizun berria estrainatuko du apirilaren 21ean

Ikuskizunak Argi-ilun du izena eta sarrerak dagoeneko salgai daude, 4 eurotan. Dantza-emanaldia apirilaren 21ean izango da, larunbatarekin, 22:00etan hasita, Karela kiroldegian. Harribil dantza-taldeak antolatu du emanaldia, Orioko Udalaren laguntzarekin. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke [...] Irakurri

Herriko Plaza oinezkoentzat izango da asteburuetan

Gaia Obra eta Zerbitzuetako batzordean aztertu eta gero, Udalak erabaki du, aurrerantzean, Herriko Plaza oinezkoentzat izango dela larunbat, igande eta jaiegunetan. Erabakia aho batez hartu du Udalak, talde guztien adostasunarekin. Erabaki horren bidez, Udalak [...] Irakurri

Etxebizitza babestuak. Zozketa publikoaren emaitza

Udalak joan den ostiralean, martxoak 30, egin zuen hondartzako eta Kale Nagusiko etxebizitza babestuen zozketa publikoa eta zozketa horren emaitzak argitaratu ditu, iragarki baten bidez. Iragarkia hemendik deskarga daiteke, PDF formatuan: Etxebizitza babestuen esleipena. [...] Irakurri

Alde Zaharreko bisita gidatua

Aste Santuatan Orioko Alde Zaharra ezagutzeko bi bisita gidatu antolatu dira. Bisita gidatu hauek Orio Bidaiak on-line bidai agentziari esker (wwww.oriobidaiak.com) antolatu dira. Lehenengoa apirilaren 8an goizeko 11:00etan gazteleraz izango da eta bigarrena apirilaren [...] Irakurri

Euskararen Aholku Batzordea bilduko da asteartean, apirilak 3

Udalak berriro martxan jarri nahi du Euskararen Aholku Batzordea. Batzordearen zeregin nagusia Udalari aholku ematea izango da euskararen normalizazioari dagozkion gaietan. Batzordea irekia izango da eta edozein herritarrek dauka aukera bertan parte hartzeko. Euskararen [...] Irakurri

XV. Musika Astea

Martxoak 30 ostiralean bi kontzertu izango dira. Danbolin Musika Eskolako ikasleek, Kultur Etxean bi kontzertuetan ondorengo egitaraua eskeiniko dute: Martxoak 30 ostiralean, 17:30etan: HARRI KOXKOR BATEKIN O Irakurri

Orioko II Mendi Lasterketa

Udaltzaingoaren oharra Orioko II. Mendi Lasterketa Orio Herri Ikastolak ?Orioko II. Mendi Lasterketa? antolatu du, apirilaren 1ean goizeko 10:00etan. Hori dela-eta, honako aldaketak egingo ditugu: ?Abeslari kalea trafikoari itxi eta bertan goizeko 08:00etatik 15:00ak [...] Irakurri