Urtero bezala, Udaleko Euskara batzordeak patrikako egutegi txikiak argitaratu ditu.
Egutegiak etxez etxe banatuko dira egun hauetan.
Aurtengo egutegirako aukeratutako leloa hau da: “Euskara, mila koloretan”.
Egutegiarekin batera, herriko telefono erabilgarrienen zerrenda ere badator.
Guztira, 2000 egutegi inprimatu dira eta herriko etxe guztietara banatuko dira. Norbait gabe geratzen bada, Udaleko Euskara Zerbitzutik jaso dezake.
UEMAren berripapera
Egutegiarekin batera banatuko da, bestalde, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk, kaleratzen duen berripaperaren urteko azken zenbakia.