Patxi Oliden omenduko du Orioko surf taldeak

Ekitaldiaren barruan Iñigo Gaitonek egindako ‘Erreplika’ izeneko film laburra ere proiektatuko da.

Orioko surf taldeak Patxi Olidenen omenezko ekitaldia antolatu du ostiralerako. Kultur etxean izango da, 19:00etan hasita, eta irekia da bertaratu nahi duten guztientzat.

Aspaldiko asmoa zuten surf taldean ekitaldi hau antolatzea, Patxi Oliden erreferentzia garrantzitsua delako surfaren munduan, bai Orion eta bai Euskal Herri osoan ere. Patxi Olidenek, bere garaian surf oholak egiten hasi zenean, ‘Itxas tresna’ izena eman zion bere markari eta orain surf taldeak erabili nahi du marka hori aurrerantzean egingo dituen jarduera guztietan