Pello Añorgak ikastaro laburra emango du liburutegian, familian irakurtzeko zaletasuna sustatzeari buruz

Ikastaroa udal liburutegiak antolatu du eta urrian izango da, lau egunetan.

Haur hezkuntzako haurren (0-6 urte) gurasoentzat edota haur hezkuntzako hezitzaileentzat antolatu da.

IKASTAROAREN EZAUGARRIAK

Non

Orioko udal liburutegian.

Noiz

Urriaren 16, 18, 23 eta 25ean. 17:45etik 19:45era. Guztira lau saio, bi ordukoak.

Gaiak

  • Elkar entzuteko espazioa nola sortu: ohitura finkoak, erritualak, zentratzeko estrategiak…
  • Liburuak nola aukeratu.
  • Ipuinak nola kontatu. Nola jokatu adinaren arabera, nola irakurri ahots gora, kontu zaharrak…

Norentzat

Haur hezkuntzako haurren (0-6 urte) gurasoentzat edota haur hezkuntzako hezitzaileentzat. Gehienez, 20 lagun.

Irakaslea
Pello Añorga, idazle, ipuin-kontalari eta Mondragon unibertsitateko irakaslea.

Prezioa
Doan.

Izen-ematea
Liburutegian urriaren 9ra arte.