Perkusio afrikarreko tailerra izango da larunbatean

Perkusio afrikarreko erritmoak ikasi nahi dituenak aukera izango du larunbateko Kultur Aniztasunaren Jaiaren programaren barruan.

Saioa 13:15ean izango da, Herriko Plazan.

Tailer horretan parte hartzeko interesa dutenek aldez aurretik eman behar dute izena Udaleko Euskara Zerbitzura deituta (943 83 03 46).

Zumaiako perkusio taldea arduratuko da tailerra emateaz.