San Pedro festetarako tanborradan parte hartzeko deialdia

San Pedro festetarako tanborradan parte hartu nahi duenak izena eman dezala Kultur Etxean.

Izan ere, datorren asteartean, ekainaren 1ean izango da lehenengo ensaioa arratsaldeko 20:00etan Ikastolako Pergolan.

Aurten txunipazo egunean tanborrada osatuko duen taldeak Musika Eskolako hainbat ikasleren laguntzarekin eta Oria txarangarekin batera joko du.

Ea jende asko animatzen den herriko tanborradan parte hartzen.

Animatu zaitez eta eman ezazu zure izena Kultur Etxean dagoen zerrendan.