Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuak Photoshop ikastaroa antolatu du euskaraz. Ikastarorako izena emateko epea zabalik da abenduaren 4a arte.
Photoshop ikastaroa abenduaren 11tik 22ra izango da, arratsaldez eta egunean bi orduz. Guztira, 20 orduko ikastaroa izango da.
Ikastaroa Orioko ikastolako informatika gelan izango da, eta 16 urtetik gorako edozein oriotarri zuzenduta dago. Ikastaroaren helburua Photoshop programaren oinarrizko ezaugarriak ikastea da, eta erabat euskaraz izango da.
Prezioa
Ikastaroaren prezioa 35 eurokoa da. Ikasle eta langabetuek, berriz, 20 euro ordaindu beharko dituzte.
Interesa izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jarri harremanetan udaletxean bertan edota 943 830 346 telefonoan.