Datorren ostegunean, urtarrilak 23, prentsaurrekoa antolatu dute udaletxean Saharautz elkarteko Orioko kideek, bi eskolek eta Udalak.
Prentsaurrekoa udaletxeko udalbatzarraren aretoan egingo da 11:00etan hasita.
Aurten Saharako herritarren alde antolatuko dituzten ekitaldien berri emango dute bertan.
Udalak dei egiten die herriko eta eskualdeko komunikabideei, prentsaurrekora etortzeko.