R rock taldearen kontzertua izango da ostiralean K2 tabernan

Ostiral gauean, ekainak 20, R izeneko rock taldearen kontzertua izango da Orioko K2 tabernan, gaueko hamar eta erdietan hasita.

Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da, eta sarrera doan izango da. Ostiraleko hau izango da programa honetako aurtengo bosgarren kontzertua.

?Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, hilaren azken ostiralean, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giro goxoa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.

Lau taberna hauek parte hartzen dute aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: K2, Koasta, Goizeko eta Salatxo.