Kultur Aniztasunaren Astearen barruan hiru hitzaldi-solasaldi izango dira kultur etxean datorren astean, astelehen, astearte eta asteazkenarekin.
Hitzaldi-solasaldiak Udaleko Euskara batzordeak antolatu ditu, Kultur Aniztasunaren Jaia antolatzen ari den taldearen laguntzarekin.
Hiru saioak kultur etxean izango dira:
Maiatzaren 23a, astelehena, 19:00
Saharari buruzko hitzaldi-solasaldia emango du Orion bizi den Ahmed Labeid sahararrak.
Maiatzaren 24a, asteartea, 19:00
Brasili buruzko hitzaldi-solasaldia emango du Orion bizi den Monique Luiza Nogueira brasildarrak.
Maiatzaren 23a, asteazkena, 19:00
Senegali buruzko hitzaldi-solasaldia emango du Sidya Bodian senegaldarrak.
Saio guztiak irekiak dira bertaratu nahi duten guztientzat.