Urtarrilaren 29ra arte izango da zabalik Amets bat eraikitzen
izeneko erakusketa, astelehenetik ostiralera, goiz eta arratsaldez (10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara).
Saharautz elkarteak argazki erakusketa ekarri du aurten Oriora, Saharako herritarrei laguntza emateko antolatzen dituen ekimenen artean.
Guztira, 29 argazki dira, gehienak txuri-beltzean, sahararren bizimodu gogorra erakusten dutenak.
Asier Bastidak egin ditu argazkiak eta Euskal Fondoak eman dio forma erakusketari.
Janari bilketa ere martxan
Urtero bezala, Saharautz elkarteak janariak bilduko ditu, sahararren errefuxiatu-guneetara bidaltzeko. Bilketa, batez ere, herriko bi eskolen bitartez egiten da; baina herritar guztiek daukate aukera beren laguntza emateko.