Saharako herriari buruzko bideo emanaldiak izango dira ostegunean eta ostiralean

Saharautz elkarteak antolatuta, bi bideo emanaldi izango dira kultur etxean urtarrilaren 22an eta 23an.

Emanaldiak kultur etxeko areto nagusian izango dira, 19:00etan hasita.

Saharautz elkarteak kanpaina jarriko du martxan aurten ere, elikagaiak-eta eramateko saharatarren kanpamenduetara. Kanpaina, batez ere, herriko bi eskolen bitartez gauzatuko da; baina, horren osagarri, Saharako herriaren arazoari buruzko bideo emanaldiak antolatu dituzte aurten.