Sahararako janaria bilduko da larunbatean Herriko Plazan

Gueraraorio elkarteak abian du dagoeneko urteroko Sahararen aldeko janari-bilketa, Orioko Udalaren babesarekin antolatzen duena.

Dagoeneko egiten ari dira bilketa herriko bi eskoletan eta janari-dendetan, eta larunbat honetan, urtarrilak 30, haima bat jarriko dute Herriko Plazan, herritarrek beren ekarpena egin dezaten.

Goizeko 10:00etan jarriko dute haima plazan eta bertan izango dira 15:00ak arte. Gueraraorio elkarteko kideak arituko dira bilketa koordinatzen.

Jasoko den jeneroa

Denboran luzez irauten duen jeneroa da bilduko dena: lekaleak (lentejak, babarrunak, garbantzuak…), pastak, arroza, arrain-kontserbak…

Horrez gain, bestelako material batzuk ere jasoko dira: haurrentzako eta helduentzako pardelak, jostailuak, bizikletak eta bestelako ibilgailuak, ordenagailu zaharrak, arropa eta abar.

Jasotako jenero guztia Tindufeko kanpamendura eramango da, hango errefuxiatu sahararren artean banatzeko.

Informazio gehiago nahi duenak hitz egin dezala elkartearen ordezkariarekin, 602 186 502 telefonora deituta.