Udaltzaingoaren oharra
San Nikolas festetan Herriko plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, urtero bezala, abenduaren 5eko 16:00etatik aurrera, eta itxita izango da abenduaren 9ko 10:00ak arte. Trafiko aldaketak hauek izango dira:
? Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo dugu.
? Ibilgailuak kaiatik barrena sartuko dira herrira eta DEBEKATUA izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
? Herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.
Herritarrei eskatzen diegu kolaboratzea eta arau hauek betetzea.
Eskerrik asko aldez aurretik.