San Nikolas festak antolatzeko bilera asteazkenean izango da, 19:00etan Kultur Etxean

Datorren irailaren 25ean, asteazkenarekin, bilduko da San Nikolas jaietako festa-batzordea Kultur etxean, 19:00etan. Kultura sailak herriko kultur, kirol eta beste alorretako eragileak gonbidatu nahi ditu aurtengo San Nikolas festak elkarrekin antolatzeko.

Bilera honenaz gain, datozen bi bileretarako datak ere finkatu ditu Udalak: urriaren 9a eta urriaren 23a. Bilera guztiak kultur etxean egingo dira, 19:00etan.