Udaleko Kultura sailak bilera deitu du, San Nikolas jaien balorazioa egiteko. Bilera urtarrilaren 26an egingo da, astelehenarekin, arratsaldeko 18:30ean hasita, Kultur Etxean. Herriko eragile eta talde guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.
Bestalde, urtero antolatu ohi dugun Inauteritako ekitaldiaren antolaketari buruz ere hitz egin nahiko luke Kultura sailak bertara hurbiltzen direnekin. Aurten otsailaren 14an izango da ekitaldia, larunbatarekin.
Orioko Udalak bi gai horiek lantzeko gonbita egiten die, beraz, herriko elkarteei eta interesa duten guztiei.