San Nikolas festetako bigarren bileraren laburpena

 

Atzo, urriaren 26ean San Nikolas festa batzordea bigarren aldiz bildu zen Kultur Etxean 19:00etan.

Bertara hurbildutako kideen proposamenak azpiko lerrootan laburtzen dizkizuegu eta inoiz beste proposamenik bazenute anima zaitezte hurrengo festa batzordera etortzen eta zuen ideiak zabaltzen.

 

Abenduak 4, ostirala

20:00 EASO ABESBATZAREN EMANALDIA ELIZAN

 

Abenduak 5, larunbata SAN NIKOLAS BEZPERA KUADRILLEN EGUNA
13:00 TXARANGA KALEZ KALE

14:00 HERRI BAZKARIA

19:00 HERRI KALEJIRA PELLO ETA NIKOLASA ERRALDOIEKIN ETA TXISTULARIEKIN BATERA.
20:00 FESTEN HASIERAKO DEIADARRA
Danbolin, Salatxo, Harribil, adar-jotzaileak, txalapartariak.
San Nikolas Martxa, Orioko Martxa, Balearen martxa, Arin-arina, Debako martxa, Biribilketa

20:30 Aretoko dantzen emanaldia Danbolin Musika Eskolaren eskutik.
23:00 MUSIKA KONTZERTU BAT.

Abenduak 6, igandea SAN NIKOLAS EGUNA

6:00 GAUPASEROEN ARGAZKIA OA-KO ESKILARETAN
10:30 JUBILATUEN HAMAIKETAKOA

10:30 MUSIKA TRESNEN TAILERRA KULTUR ETXEAN.

11:00 MEZA SALATXOK KANTATUA
12.00 DANTZARI TXIKIEN TXAPELKETA HARRIBILEK ANTOLATUTA
12:00 SALATXO KALEZ KALE
18:00 PELLO ETA NIKOLASA ERRALDOIAK ETA TXISTULARIAK KALEZ KALE
22:00 BERTSO SAIOA KARELAN.

00:30 MUSIKA KONTZERTU BAT

1:00 DJ bat edo gehiago.

Abenduak 7, astelehena SAN NIKOLAS BIGARRENA
10:00 XAKEA KULTUR ETXEAN.
11:00 GAZTETXOEK HERRIAREN ARDURA HARTUKO DUTE UDALBATZARREAN.AURTEN JAIOTAKO ORIOTARREI ONGIETORRIA EGINGO ZAIE UDALBATZARREAN.
15:00 3X3 TXAPELKETA KARELAN LH3-DBH2KO IKASLEEN ARTEAN.

17:00 ZIRKO TAILERRA

19:00 MUSIKA PLAZAN

23:00 MUSIKA KONTZERTU BAT

Abenduak 8, asteartea SAN NIKOLAS HIRUGARRENA, UMEEN EGUNA
10:30 MOZORRO TAILERRA UMEENTZAT “TXARANGA” GAITZAT HARTUTA.
15:00 3X3 SASKIBALOI TXAPELKETA KARELAN DBH3-SENIOR IKASLEEN ARTEAN.

17:00 GOIZEAN PRESTATUITAKO MOZORROEKIN KALEJIRA PELLO ETA NIKOLASA ERRALDOIAK TXISTULARIEN KONPAINIAN.

Honako musika talde hauek ekartzea proposatu da:
Zesuma, Hesian, Borrokan, Rural zombies, Pottors ta klito.

Horrez gain, herriko gazte talde batek udaleko festa egitarauan meza ez azaltzea proposatu zuen Udala erakunde publiko instituzional laikoa den heinean. Talde berak aurten txupina bota beharrean festei hasiera deiadarrak soilik ematea ere proposatu zuen eta deiadar edo adar jotzea konpost gileei eskaintzea ere bai.

Azkenik, erraldoi eta buruhandiak kalez kale erabiltzeko jendea falta denez herritarrei parte hartzeko deia zabaltzen zaie. Anima zaitezte gure kaleak alaitzeko ordu pare bat eskaintzen!!

Herri bazkarirako eta umeen ekintzetarako ere laguntza eskertzen da, nahi duenak kultura@orio.eus helbidera idatz dezala.