Datorren azaroaren 4ean, asteartea arratsaldeko 18:30etan Kultur Etxean bilduko da bigarren aldiz San Nikolas festa batzordea.
Egun horretarako, festetan ekintzak antolatzera doazen talde denek beren jardueren aurrekontu eta beharren zerrenda zehatzak aurkeztu beharko dituzte.
Orioko Udalak eskerrak eman nahi dizkie festetako lehenengo bilerara azaldu ziren guztiei beren ekarpenak eta proposamenak kaleratzeagatik eta datorren astean berriz ere bertan elkar ikustea espero dugu.