Udalak San Pedro jaietako programa kaleratu du. Ekainaren 28an hasiko dira jaiak, asteartearekin.
Honako hau da festa programa:
Ekainak 28, asteartea. San Pedro bezpera
Areto futboleko txapelketa izango da egun osoz Karela kiroldegian.
17:00 Haurren esku pilota finalak pilotalekuan.
18:00 ‘Trostan’ antzerkia zimitorioan, Oihulari Klown taldearen eskutik.
19:00 Pello eta Nikolasa erraldoiak kultur etxetik aterako dira kalejiran txistulariekin batera.
20:00 Txupinazoa Herriko Plazan. Parte-hartzaileak: Danbolin banda, Harribil dantza taldea eta Salatxo abesbatza. Etxafuegoa iaz Kontxan sartu ziren Arraun Elkarteko neskek botako dute.
23:00 Siroka musika taldearen kontzertua Herriko Plazan eta, ondoren, Iratzar taldea.
Ekainak 29, asteazkena San Pedro eguna
10:30-13:00 Jubilatuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan.
11:30 Umeentzako tailer, puzgarri eta jolasak goizez herriko pilotalekuan.
12:00 Meza, Salatxo abesbatzarekin.
13:00 Salatxo abesbatzaren emanaldia kalez kale.
17:00 Trikitixa txapelketa Herriko Plazan.
18:30 Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran Talaimendi txarangaren laguntzarekin.
19:30 Sokadantza Herriko Plazan.
23:00 Obaneuke musika taldearen kontzertua Herriko Plazan.
Ekainak 30, osteguna San Pedro bigarrena
11:00 Umeentzako tailer eta jolasak goizez frontoian.
12:00 Heriotzarik gabeko arrantza moilan eta Orioko itsas faunaren erakusketa Herriko Plazan, Muskuilu-harria elkartearen eskutik.
12:00 Egunsentia otxotea kantuz kalez kale.
14:00 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria Galerna tabernan.
17:00 ‘Plaza bete poz’ haur berbena Herriko Plazan.
18:30 Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira txistulariekin batera.
19:00 LGTB fantasia lehiaketako irabazleen sari-banaketa gaztetxean
Uztailak 2, larunbata
12:00 Hanburgesa pintxoak sagardoarekin Herriko Plazan.
12:00 Talaimendi txaranga kalez kale.
14:00 Herri-bazkaria gaztetxean (txartelak 5 eurotan salgai Kolon Txiki, Gabon eta Hatoz tabernetan; txartela erosteko azken eguna: ekainak 29)
Ondoren, uretako eta lurreko jolasak gaztetxe inguruan.
17:00 Helduen pala txapelketaren finala pilotalekuan.
18:30 Blue Beans taldearen kontzertua gaztetxean.
19:30 Igandea txaranga kalez kale arituko da Salatxo tabernatik abiatuta.
23:00 Enkore taldearen kontzertua Herriko Plazan.
01:00 Iker Gurrutxaga DJ lanetan.
Uztailak 3, igandea
13:00 Orioko 1. Txakolin Eguna Herriko Plazan Arraunketa Elkartearen eskutik, eta Oria txaranga kalez kale.