Sanpedrotako sorpresa: Villafrancako Falcons-ak datoz bisitan!

Iazko sanpedrotan Orion izan ziren Villafrancako Falcons-ak aurten ere bisitan datoz.

Inguruko hainbat herritan emanaldiak egingo dituzte eta, iazko esperientzia ona gogoan, Udalari eskatu diote egun horietan Karela kiroldegian lo egiteko aukera ematea.

Karelan lo egitearen truke, emanaldia egingo dute muxutruk Orioko festen programaren barruan. Ekainaren 28an izango da, ostiralarekin, 20:15ean, festen hasierako ekitaldia eta gero. Erakustaldia Herriko Plazan egingo dute, Bide Batez musika taldearen saioa hasi aurretik.