SANTA ZEZILIAKO KONTZERTUA

Danbolin Musika Eskolako ikasleek bi ekitaldi eskeiniko dituzte

Azaroak 22 astelehenean Santa Zezilia eguna da (musikarien eguna). Beraz, Danbolin Musika Eskolako ikasleek, azaroak 17 ostegunean, 17:00etan Orioko kaleetan zehar kalejira bat joko dute, eta 18:30etan Orioko kultur etxean kontzertu bat eskeiniko dute.

Kalejiran Musika Eskolako txistulariak eta trikitilariak, jendea herrian zehar ibiltzea izango dute helburu eta zenbait puntuetan geldirik egongo diren taldeak entzutera eramengo gaituzte. Kalejira kultur etxeko atzekaldean dagoen plazan hasiko da eta bertan pianojoleak entzungo ditugu, segidan Goxokiko parkeraino joan eta esku-soinujoleak egongo dira, hemendik ikastolako pergolan, biolinak eta gitarrak izango ditugu entzungai eta azkenik herriko plazan bandak emango dio amaiera kalejira honi.

Kontzertuan berriz, instrumentu desberdinak entzuteko aukera izango dugu, horien artean txistua, esku-soinua, biolina, pianoa, klarinetea, flauta eta saxoa. Musika mintzairako ikasleek ere abestuz parte hartuko dute bertan.

Kontzertua amaitu ondoren, 2010-11 ikasturtean 1., 2. eta 3. maila bukatu zuten ikasleei diploma bat emango zaie.