Larunbat honetan, otsailak 2, egingo dira garbiketa lanak, Hezeguneen Nazioarteko Eguna dela aitzaki hartuta
Ekimena Donostiako Haritzalde Naturzaleen Elkarteak antolatu du, Usurbilgo Udalaren laguntzarekin, eta Orioko Herrio natur taldeko kideak ere prest agertu dira beren alea jartzeko.
Sariako erribera guztia garbituko dute otsailaren 2an, goizeko 10:00etan hasita.
Herrio Natur Taldeko kideak ere han izango dira eta dei egin diete oriotarrei auzolanera azaltzeko.