Urola Kostako Udal Elkarteak abian jarritako Auzokonposta Auzolanean
ekimenarekin bat egin du Orio Zero Zabor taldeak eta auzokonposta egiteko hainbat gune jarriko ditu herrian.
Guztia ondo antolatzeko, bilera egingo dute urtarrilaren 30ean, kultur etxean, 19:00etan hasita.
Helburua konposta auzolanean egiteko hainbat gune sortzea da, sukaldeko, lorategiko eta baratzeko hondakin organikoak landareentzako ongarri bihurtzeko.
Bilera urtarrilaren 30ean, asteazkenarekin
Bilera irekia izango da eta, beraz, gaiarekin interesa duten guztiak daude gonbidatuta.
Bertan azalduko dute, besteak beste, ongarria nola egiten den eta auzokonposta-eremuak nolakoak diren.
Konposta
Konposta egitea sukaldeko eta lorategi edo baratzeko hondakin organikoak landareentzako ongarri bihurtzea da. Etxeko konposta eginez elikadura-hondarrak eta sukaldeko hondakinak birzikla daitezke, baita inausketako eta lorategiko hondakinak ere. Horiek transformatuta, lurrarentzat ongarria lortzen da.
Autokonpostarekin hondakin organikoak lekuan bertan baliatzen dira. Zero Zabor taldearen arabera, era horretan, erraustegian erreko litzatekeen hondakin kantitatea gutxitu egiten da eta hondakinen garraioan energia aurrezten da.