Urola Kosta eskualdeko kirol berriak ematen dituen sasoian.info webgunea parte-hartzaileago izango da aurrerantzean.
Eskualde osoko kirol berriak ematen segituko du, tartean Oriokoak ere bai; baina egitura irekiagoa izango du, bisitarien parte-hartzea sustatzeko helburuarekin.
Urola Kostako Udal Elkarteak 2008ko irailean Sasoian aldizkaria eta www.sasoian.info webgunea kaleratu zituen, eskualdeko kirol berriak euskaraz emateko helburuarekin.
Paperean, 2010eko martxoan kaleratutako zenbakia izan da orain arteko azkena, hamazazpigarrena, eta Interneteko edizioak, berriz, ehunka albiste eta berri eman ditu gure eskualdeko kirol, kirolari eta kirolzaleei buruz.
Berritu eta hobetzeko ahalegina
Ia bi urteko bidean bai aldizkariak eta bai webguneak beren bidea egin dute eta erreferentzia bihurtu dira eskualdeko kirolzaleentzat.
Berritzea ezinbestekoa da, ordea, eta egokitzea ere bai, krisi ekonomiko garai hauetan, batez ere; horregatik, hainbat aldaketa egin ditu Udal Elkarteak egitasmoan: Sasoian aldizkaria bi hilean behin plazaratuko da aurrerantzean (orain arte, hilean behin) eta webgunea (sasoian.info) indartuko da, parte-hartzaileekiko interakzioa bultzatzeko.
www.sasoian.info 2.0
Webgunean eskualdeko kirol, kirolari eta kirolzaleen berriak ikusi ahal izango dira (orain arte bezala), egunero eguneratuta:
- Eguneroko albisteak
- Emaitzak eta agenda
- Argazki galeriak
- Bideoak
- Aldizkariko zenbaki guztiak (pdfan eta gaika): aldatu egin da bilatzeko modua
- Kirola euskaraz egiteko materiala: eskuliburua, fitxa didaktikoak, estekak…
- Udaletako kirol zerbitzuetara estekak
- …
Berrikuntza nagusia webguneak izan du, izan ere, aurrerantzean www.sasoian.info webgunea 2.0 webgunea izango da, hainbat tresna eskaintzen baitizkio irakurleari parte hartzeko.
Berrikuntza eta tresna horiek martxan daude dagoeneko(azken bi asteetan jarri dira indarrean). Hona hemen:
- Albisteei erantzuteko aukera (iruzkinak). Hainbat albistek izan dute beren iruzkina dagoeneko.
- Foroak: une honetan bi galdera ditugu foroan: 1. Behobia egiteko asmoa duen eta entrenatzen nola hasi jakin nahi duen galderatik sortua; 2. Zarauzko Triatloian izena emateko ordaindu behar den prezioa garestiegia dela esan duen iritzitik sortutakoa.
- Inkestak: lehen inkestak honakoak izan dira: ?nork irabaziko du Euskal Herriko txirrindulari itzulia?? ?Reala lehen mailara igoko dela uste al duzu??. Sartu eta parte hartu.
- Elkarrizketa digitalak kirolari ezagunekin: lehendabiziko elkarrizketa Haimar Zubeldia txirrindulariari egingo diogu gaur hemen (apirilaren 15ean).
- Iragarkien txokoa: kirolaren inguruko gauzak saldu, erosi, eskatu… Adibidez, Entrenatzailea behar dugu eskola kirolerako / Bizikleta saldu edo erosi nahi dut / Palaz jolasteko bikotea behar dut / Korrika entrenatzea gustatuko litzaidake taldean…
- Buletina eskuratzeko aukera: aukera duzu albisteak harpidetza bidez jasotzeko (astean behin); nahi dituzun kirolei buruzko berriak jasoko dituzu.
- RSS jarioa: zure nabigatzailera www.sasoian.info webgunearen albisteen lotura egin dezakezu.