Hondartzaren aforoa kontrolatzea da Udalaren kezketako bat uda honetan, COVID-19ak sortutako osasun-krisia dela eta. Udalaren lehentasuna herritarren segurtasuna bermatzea da eta, horretarako, hondartzaren aforoa kontrolatuko du, inoiz ez dadin gertatu gehiegizko jende-pilaketarik.
Aforoa kontrolatzeko, hondartzan instalatutako kamera biometrikoak erabiliko dira. Kamera horiek emandako datuak mugikorrerako app baten bidez kontsultatu ahal izango dira eta, hartara, erabiltzaileek une oro jakingo dute hondartza dagoeneko beteta dagoen (semaforo gorria), betetzen ari den (semaforo horia) ala lasai erabiltzeko moduan dagoen (semaforo berdea).
Semaforoa gorri jartzen denean, galarazi egingo da hondartzara sartzea eta, beraz, erabiltzaileek itxoin egin beharko dute, gutxienez bi orduz, berriro hori edo berde jarri arte.
Gipuzkoako hondartzen aforoa kontsultatzeko mugikorrerako aplikazioak hemendik deskargatu daitezke:
Aplikazio horiez gain, Udalak semaforo bat irudikatzen duen panel bana jarri du hondartzako bi sarreretan (ikusi goiko irudia) eta horien bidez ere adieraziko zaie inguruan dauden herritarrei hondartzara sartu daitezkeen ala ez, okupazio-mailaren arabera.