Soldadurako ikasketen 2014-15 ikasturteko izen-ematea ekainaren 2an zabalduko da

Nori zuzendua:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 15,16 eta 17 urte bitarteko gazteei eskainia.

Aurre izen ematea:
Ekainaren 2tik 20ra, Soldadura Zentroan.
Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara.

Helburua:
Ikasketa praktikoaren bidez, ofizio edo lanbide baten oinarrizko ezagutzaren jabe izatea.
Oinarrizko hezkuntza landuz Erdi Mailako Ziklorako prestatu.

Lehenengo ikasturtea: 1050 ordu
Lanbide baten oinarrizko ezagutza eskuratzea. Horren osagarri lanerako eta gizarterako prestakuntza eta banan-banako tutoretza eskaintzen da.

  • Berariazko modulua: lanbide profilaren oinarrizko ezagutzak lantzea.
  • Oinarrizko modulua: sozio-linguistikoa, matematika eta zientifiko-teknikoa.

Bigarren ikasturtea: 1050 ordu

  • Berariazko modulua: profil profesionala osatzeko gainerako ezagutzak landu: lanbidearen ezagutza maila hobetu eta laneratzeko garrantzitsuak diren alorretan espezializatzea.
  • Praktikak lantegietan.
  • Oinarrizko modulua.

Eskualdeko lantegietan laneratzea.

  • Lan praktikoan oinarritutako ikasketak
  • Bakarkako ikasketa prozesua
  • Erritmo eta maila desberdinak
  • Jarraipena eta orientazioa
  • Laneko segurtasun eta higienerako prestakuntza
  • Eskualdeko enplegu eta prestakuntza zerbitzuekin elkarlana

Urola Kosta Udal Elkartea eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru laguntzarekin antolatutakoa.