‘Soofing’ izeneko antzezlana izango da ostiralean kultur etxean

Aurtengo Korrika Kulturalaren barruan, Soofing izeneko antzezlana izango da ostiral honetan, martxoak 27, Orioko kultur etxeko areto nagusian. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta sarrerak 3 euro balioko du.

Usurbilgo gazte koadrila batek prestatutako antzezlana da Soofing. Gazteek egina eta gazteentzat.

Antzezleak hiru dira: Ander Izeta, Jon Etxabe eta Leire Iturrioz.

Guztientzako moduko antzezlana da; baina bereziki egokia 12 urtetik gorako gazte jendearentzat.

Usurbilen emana dute dagoeneko antzezlana eta oso arrakastatsua izan zen.

Sinopsia

Urteen joan-etorri azkarrean badugu beti gurekin dagoen bat, baina, ez gara inoiz ohartzen hor dagoela. Ez da gure bikotea, ez seme-alaba, ezta txakurra ere…

Etxeko ?Sofa? da. Sofa beti hor dago momentu on eta txarretan, erraz eta zailetan, egun arrunt eta ez arrunt guztietan… Marik bere bizitzako urte gehienak sofa berarekin pasa ditu eta gaur, sofa hori aldatzea erabaki du. Baina, sofari begiratzen dionean, hainbat oroitzapen etortzen zaizkio burura… Zenbat bizipen gertatu diren Mariren sofaren inguruan!.

Sarrera 3 eurotan

Ekitaldia Korrika Kulturalaren barruan antolatu dute eta sarrerak 3 euroko prezioa izango du. Biltzen den dirua hiru antzezleentzat izango da.

Euskaltzaleen bazkarirako sarrerak

Bestalde, Korrika Kulturalaren barruan, Euskaltzaleen bazkaria izango da datorren larunbatean, Satxota sagardotegian eta txartelak salgai dauden dagoeneko Lore burdindegian eta Kolon Txiki eta Kalakari tabernatan. Ostiralean da txartelak erosteko azken eguna.