Tomax pailazoaren ‘Txipli-txapla!’ ikuskizuna izango da haurrentzat kultur etxean

Udalak kultur programa bat prestatu du Balearen Egunaren inguruan, eta programaren lehen ekitaldia ostegunean izango da Tomax pailazoaren emanaldiarekin.

Haurrentzako ikuskizun bat da, Tomaxen abenturak kontatzen dituena hondartzara egiten duen txangoan.

Ondoren, txokolate-jana

Pailazoaren emanaldia bukatzen denean, txokolate-jana izango da, Balea elkarteak antolatuta.

Balea elkarteak urtero antolatzen du txokolate-jana herriko haurrentzat Balearen Egunaren bueltan eta aurten pailazo-emanaldiaren ostean egitea erabaki du.

Eguraldiak laguntzen badu, kultur etxearen atzeko plazatxoan egingo da txokolate-jana, eta irekia izango da bertaratu nahi duten haur guztientzat.