Abuztuaren 4an izango da, arratsaldeko zortzietan hasita.
Ostegunero
programaren baitan haurrentzako ekitaldiak antolatu ditu Orioko Udaleko Kultura batzordeak, abuztuaren bukaera bitartean.
Programa horren barruan, txotxongilo emanaldia izango da ostegunean, abuztuak 4, arratsaldeko zortzietan hasita. Antzezkizuna taldearen saio honetan Pinotxoren abenturak izango dituzte haurrek ikusgai. Istorioa Carlo Collodiren La avventure di Pinocchio. Storia di un burattino
izeneko liburuan oinarritua dago, Antzekizuna taldekoek ahalegin berezia egiten baitute beti jatorrizko testuetatik abiatzeko. Maese Antoniok hitz egiten duen egur puska bat aurkitu du eta Geppetto arotzari oparitu dio, panpina egin dezan. Panpin horri Pinotxo izena jarri dio Geppettok eta ume bat bezalakoa da, hiztun eta bihurria. Pinotxo galdu egingo da eskolara bidean, eta abentura ugari biziko ditu.
Bost eta hamabi urte arteko haurrentzat da emanaldia.
Ostegunero
programako emanaldi guztiak ostegunez izango dira herriko plazan eta 20:00etan hasiko dira. Ekitaldi hauek bi helburu dituzte: batetik, herriko eta kanpoko haurrei euskal giroko ikuskizunak eskaini nahi dizkie Kultura batzordeak, udako programaren barruan eta, bestetik, haurrekin batera haien gurasoak ere mugitu ohi direla aprobetxatuz, herri barruko giroa suspertu nahi du, udako opor giroa hondartza ingurura mugatu ez dadin.
Abuztuaren 4koaz gain, hauek dira datozen asteotan izango diren saioak:
Abuztuaren 11n, magia ikuskizuna: Txan magoa.
Abuztuaren 18an, antzerki-kontzertua: Xurdin.
Abuztuaren 25ean, joko malabareen tailerra.