Euskal presoak Euskal Herrira ekartzearen aldeko elkarretaratzea izango da larunbat eguerdian

Orioko udalbatzarrak honako erabakiak hartu zituen, besteak beste, 2010eko maiatzaren 25eko ohiko bilkuran:

? Indarrean dagoen espetxe politikaren ondorioz, presoen oinarrizko eskubideak urratuak dira. Ondorioz, euskal preso guztiak, beren eskubideen jabe, euskal herriratuak izan daitezen eskatzen dugu.

? Era berean, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak eta zigorra beteta dutenak berehala aska ditzatela eskatzen diogu gobernu espainolari.

? Udal honek, ehunka herritarrek eta taldek babesturiko Pausoz Pauso ekimena debekatu izana salatzen du, presoen aldeko elkartasuna eta babesa ez baitira delitu. Apirilaren 24an burutu behar zen ekimen horren debekuari erantzunez, ekainaren 12an, eguerdiko 12etan, Eskubide guztien jabe, euskal presoak euskal herrira lemapean herri guztietan burutuko diren elkarretaratzeak babesten ditu.

Udalak herritarrei eskatzen die elkarretaratze horretan parte hartzea.