Udal gobernua osatzen dutenek, Bilduk eta Orain plataformak, 2014ko udal aurrekontuaren aurkezpen publikoa egingo dute martxoaren 18an, 19:00etan, Salatxo aretoan.
Bilera irekia izango da, herriko eragile eta herritar guztientzat. Herritar guztiak daude gonbidatuta bilerara eta udal gobernuak beharrezko ikusten du Orioko eragileek parte hartzea.
Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua ixteko azken bilera izango da. Abenduan orri bat banatu zen etxez etxe, herritarren proposamenak jasotzeko. Orain, behin aurrekontua onartuta, herritarrei aurkeztu nahi die udal gobernuak eta foro egokia izango da galderak egiteko eta azalpenak eskatzeko. Udal gobernuarentzat bereziki inportantea da herriko eragileek bileran parte hartzea. Bileran, besteak beste, honako gai hauei buruz hitz egingo da: udal atxortegiaren eboluzioa, aurrekontu parte-hartzailearen prozesua, aurrekontuaren atalkako azalpena, udal kontuen zailtasunak, inbertsio handienen azalpena, diru-laguntzak eta abar