Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin, programa bat jarri du martxan bere enpresa-ideia landu edota sortu nahi duten ekintzaileentzat.
3 hilabeteko iraupena dauka programak eta, horren bidez, ekintzaileek aukera izango dute taldeko saio eta bakarkako tutoretzen bitartez beren enpresa-ideiak lantzeko eta enpresa sortzeko. Era berean dirulaguntza jaso ahal izango dute, prozesuan parte hartzeagatik.
Dirulaguntzak
Bi dirulaguntza-mota daude:
1.- Enpresa-ideia aztertzeko dirulaguntzak sustatzaileentzat: gehienez 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
2.- Enpresa berria sortu eta alta emateko dirulaguntzak: gehienez 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
Epeak eta eskabideak
Sustatzaileek, enpresa-jarduera berriak edota beren enpresa-ideia berriak aurkezteko, otsailaren 19tik otsailaren 27ra, 12:00ak arteko epea izango dute. Eskaerak Urola Kostako Udal Elkartean aurkeztuko dira.
Eskaera egiteko oinarriak eta eskaera orria, Urola Kostako Udal Elkarteko web orrian egongo dira eskuragai otsailaren 19tik aurrera (www.urolakosta.eus).
Baldintzak
Hauek dira dirulaguntza eskatzeko baldintzak:
- Eskualdean erroldatua egotea
- Aurreko urtean IAEn altan emanda ez egotea
- Langabezian inskribatuta egotea
- Aurreko urtetan gai bererako dirulaguntzarik ez jaso izana
- Programan modu esklusiboan parte hartzea (edo, gehienez, %30eko lanaldia izatea)
Informazio gehiago
- Urola Kostako Udal Elkartea
- Enpresa Sustapeneko Zerbitzua (Maider eta Johanna)
- Tel. 943 890 808
- enpresasustapen@urolakosta.eus