Diru-laguntzen deialdia, enpresa-ideiak lantzeko eta enpresa martxan jartzeko

urolakosta 
Lanbidek emango ditu diru-laguntzak eta Udal Elkartearen bidez eskatu behar dira. Sustatzaileentzako diru-laguntzak dira, 1.500 eurokoak.

Bi diru-laguntza deialdi dira:

1. Enpresa-ideia berriak sustatzeko.

2. Enpresa berriak martxan jartzeko.

Dokumentazioa aurkezteko epea azaroaren 25ean amaituko da, 10:00etan.

Urola Kostako Udal Elkartea homologatu egin du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, diru-laguntza horiek bideratzeko eta, beraz, eskaerak Udal Elkartearen bidez egin behar dira.

Erantsitako pdfan agertzen dira prozedura, epeak, aurkeztu behar diren dokumentuak eta proiektuak baloratzeko irizpideak.

Argibide gehiago jasotzeko eta eskabideak bideratzeko honako zerbitzura jo behar da:

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresa Sustapeneko Zerbitzua

Tel. 943890808

enpresasustapena2@urolakosta.org

Diru-laguntzen oinarriak

1. Enpresa-ideia berriak sustatzeko diru-laguntzak. Oinarriak PDF formatuan.

2. Enpresa berriak martxan jartzeko diru-laguntzak. Oinarriak PDF formatuan.