Udal hilerriko sei panteoiren gaineko eskubideak adjudikatuko ditu Udalak

Udalak lehiaketa egingo du, hilerriko sei panteoi erabiltzeko eskubideak adjudikatzeko. Panteoien erabilera-eskubideak kontzesio administratiboko erregimenpean emango ditu Udalak, onartu dituen baldintzen arabera:

  • Kontzesioaren epea 50 urtekoa izango da, gero beste 49 urtez luzatu ahal izango dena.
  • 50 urteko eskubideei dagokien udal tasa 10.000 eurokoa izango da.
  • Panteoiak honako hauek dira: 65, 66, 67, 68, 69 eta 88 zenbakidunak (ikusi kokapena beheko planoan).
  • Panteoien erabilera-eskubideak zozketa bidez adjudikatu dira eskaera egiten dutenen artean.

Eskaerak aurkezteko

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek udaletxean aurkeztu behar dituzte eskaerak eta horretarako azken eguna 2016ko ekainaren 20a izango da.

Lehiaketaren baldintzak eta eskaera-orriaren eredua hemen ikusi eta deskargatu daitezke:

Panteoien erabilera eskubideak adjudikatzeko lehiaketa

 

Panteoien kokapena udal hilerrian:

 

panteoienplanoa16