Eusko Gudari kaleko faroletako argiak aldatzen ari da Udala, energia aurrezteko.
Udalak argiteria publikoari buruzko auditoria bat egin zuen 2011. urtean eta, haren ondorioz, hainbat proposamen jaso zituen, argiteria hobetzeko eta energia-kontsumoa murrizteko.
Udalak, lan horretarako, diru-laguntza eskatu zion EVEri (Ente Vasco de la Energia) eta orain, diru-laguntza hori baliatuz, Eusko Gudari kaleko argiteria aldatzen ari da.
Orain arte, 150w-ko argiburu halogenoak egon dira jarrita Eusko Gudariko faroletan eta, horien partez, LED teknologiako 50w-ko argiak ari dira orain jartzen. Argiburuak aldatzeaz gain, erregulazio sistema bat ezarriko du Udalak, ordutegi zehatz batzuetan oraindik ere gutxiago kontsumitzeko.
Neurri horien bidez, Eusko Gudari kaleko energia kontsumoa %80 inguru murriztuko dela aurreikusten du Udalak.