Udalak bat egin du #katiuskaerronka ekimenarekin

Ekimenaren helburua da gerratik ihesi doazen errefuxiatuei elkartasuna adieraztea eta botak eta bestelako oinetako sendoak biltzea, haien artean banatzeko.

Donostia Kulturako langile batzuen ekimena da #KatiuskaErronka, eta dagoeneko beste pertsona eta erakunde askoren laguntza jaso du.Botak biltzeko deia

Antolatzaileek dei egiten diete herritarrei tamaina guztietako bota, katiuska eta oinetako sendoak emateko errefuxiatuentzat. Komeni da, bestalde, bota edo oinetako pare bakoitzarekin batera, galtzerdiak ere sartzea. Botak elkarri lotuta eraman behar dira, ez galtzeko.

Ekimen txiki honen bidez, antolatzaileek uste dute, errefuxiatuekiko elkartasuna adierazteaz gain, beharrezko duten laguntza bat emango dietela, oinak lehor eta bero mantentzeko eta gaixotasunak saihesteko.

Orioko kultur etxean jasoko dira, apirilaren 15a arte

Orioko Udalak bat egin du ekimenarekin eta kultur etxean jasoko dira oinetakoak datorren astean, apirilaren 11tik 15era bitartean. Kultur etxea irekita dagoen orduetan utzi daitezke oinetakoak, goizez nahiz arratsaldez (09:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00), Imanol Urkizu atezainaren galdera eginez.

Donostian bukatuko da kanpaina apirilaren 17an

Kanpainaren ekitaldi nagusia apirilaren 17an egingo da Donostiako Zuloaga plazan, igandearekin, eguerdiko 12:00etan. Han errefuxiatuekiko elkartasuna agertzeko argazki jendetsua egingo da, kanpalekuetara bidaliko diren oinetako guztiekin.

Informazio-orria, PDF formatuan