Espainiako Gobernuak hartutako erabakiaren ondorioz, epe administratiboak berriro kontatzen hasiko direnez, Udalak udako lanpostuak betetzeko egin zuen deialdiaren epea berraktibatuko du, aldaketa hauekin:
- Txu-txu trenaren gidariaren lanpostua ez da beteko, Udalak erabaki duelako aurten txu-txu trena ez dela ibiliko udan, osasun-baldintzak betetzeko zailtasunengatik.
- Gainerako lanpostuen kopuru zehatza eta kontratazio-denbora beharren arabera erabakiko ditu Udalak, egoera aldakorrak zail egiten du-eta momentu honetan zehaztea.
Deialdian parte hartzeko epe berria ekainaren 5era artekoa izango da. Lehendik izena emanda dutenek ez dute ezer egin behar.
Behin izena emateko epea bukatuta, Udalak hautaketa-probak egingo ditu, ahalik eta lasterren, lanerako hartuko dituenak aukeratzeko. Kontuan hartuta udako denboraldia uztailaren 1ean zabalduko dela, Udalak ahalik eta azkarren egingo ditu kontratazioak gauzatzeko lanak.
Eskabideak udal-bulegoetan edo telematikoki aurkeztu behar dira, instantzia bat betez. Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.