Akats bat izan da aurtengo udako lanpostuen deialdian: udal kanpineko zaindariaren lanposturako oinarrietan esaten zuen Deialdian parte hartzeko, 18 urte beteta izan behar dira eta 35 urte edo gutxiago; eta hori akatsa izan da, deialdian parte hartzeko, nahikoa baita 18 urte beteta izatea eta ez baita bete behar bigarren baldintza hori (35 urte edo gutxiago izatea, alegia). Hori dela-eta, oinarriak aldatu ditu Udalak, akatsa zuzenduz, eta eskariak aurkezteko epe berria zabaldu du. Aurreko deialdian izena eman zutenek ez dute berriro izenik eman behar, baina proba berriak egin beharko dituzte maiatzaren 18an, 09:00etan, kultur etxean.
LANPOSTUA
• Kanpineko zaindaria (lanpostu bat).
Udaleko aldizkako langile finkoren batek lanpostuari uko egiten badio, haren lanpostua ere gehituko zaio goiko zerrendari; eta Udalari aurreikusi gabeko premiaren bat sortzen bazaio ere, sor daiteke beste lanposturen bat.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA
Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den instantzia betez. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.
Eskabideak maiatzaren 3tik 16ra bitarte aurkeztu behar dira, biak barne.
Interesatuek udal bulegoetan eska ditzakete deialdiaren oinarriak. Lanpostu hori betetzeko probak 2018ko maiatzaren 18an egingo dira Orioko Kultur Etxean, goizeko bederatzietan hasita.
Deialdiaren iragarkia, euskaraz eta gaztelaniaz (PDF)