Udalak bilera egingo du merkatariekin asteazkenean, otsailak 1

Udaleko Merkataritza batzordeko buruak, Miriam Urangak, bilera egingo du herriko merkatariekin datorren asteazkenean, otsailak 1, 14:30ean hasita.

Bilera udaletxean egingo da eta bertan aztertuko diren gaiak honako hauek izango dira:

1.- 2012rako bilera datak.

2.- Arkuperen 2012ko ekitaldien plangintza.

3.- 2011ko diru sarrera komentatzea.

4.- Tabernariekin egindako bileraren berri ematea.

5.- Logoaren berritzearen egoera aztertzea.

6.- Lokala: kultur etxea.

7.- IKEI data: azterlanaren azken ondorioak

8.- Webgunea, merkatarien denden kokapena.

9.- Kuponing ekimena martxan jarri (ordezkaria izendatzea).

10.- Turismo mahairako bi ordezkari izendatzea.

11.- Merkatarien ekarpenak